Publicado el Deja un comentario

Auzolanean lorategiak sortuz

Archivo tradición oral Asturies

Archivo tradición oral Asturies

¿¿Paisaia herrien arima da !!

Auzolanean lorategiak sortuz !!


Zer da ekimen honekin nahi duguna?

Leku publikoak berreskuratu elkargunerako, atsedenerako, aisialdirako, kontenplaziorako, irakurketarako, edoskitzeko … azken finean bizitzarako.

Lorategi loretsuak sortu, intsektuz beteta, oinarrizko hiru irizpideekin: ur kontsumo baxua eta mantentze baxua: haien planteamendu, burutze eta ondoko mantentzean irizpide ekologikoak erabiliz; eta mota guztietako intsektu polinizatzaileak eta txoriak erakarriko dituzten loraldi eder eta luzeak dituzten landare anitzekin.

Auzolanean egin, boluntarioekin. Parte-hartzaileek landare-ugalketaz eta laboreaz, lorezaintzaz eta abar ikasteko aukera izanen duten eskola bat. Gune baten sorreran haien lana eta ezagutzen ekarpena egiteko aukera izateaz gain komunitatearentzat. Landareenganako eta haien polinizatzaileenganako ezagutza eta sentsibilitatea aberasten eta zabaltzen lagunduko duen eskola bat. Balkoiak, terrazak, denden sarrerak jantziago egoten lagunduko duena, aniztasun gehiagorekin, beste sortze-doinuekin.

Bertrand Sallé-Collage en papel 2018   Auzolanean lorategiak sortu  !!

Jakin badakigu herri txikiek eta auzoek dituzten mugez haien baliabide berdeak diseinatzeko eta kudeatzeko garaian, xendak izan, zein lorategi-eremuak, baso, ibai, eta abarrak izan.

Ekimen hau muga hauetatik zehazki eta auzotarrak suposatzen duten aberastasunaren aukera izugarri hauetatik sortzen da. Lehen baliabidea eta ezin bestekoa dena Tokiko Garapena eragiletzat duen edozein planteamenduan.

Asmoa lorategi loretsuak egitea da, komunitatearendako herri edo auzoko lur eremuak berreskuratuz, ahaztuta edo erdi utziak dauden horiexek, beste tratamendu bat merezi dutenak.

Eta Auzolanean egin, boluntario taldeen bitartez; gure auzokideen ezagutzak, solidarioak izateko gaitasuna eta sortzeko eta eraikitzeko espirituaren garrantzia nabarmenduz.

Kontzienteak gara lorezaintza publikoaren eragin hedatzaileaz. Esperientzia honekin landareenganako, haien ugalketaren eta laboreen zaletasuna eta gustua zabalduko dugula uste dugu. Baita lorategia bisitatuko duten intsektu polinizatzaileen eta txorien inguruko ezagutzak ere.

Ekimen honek landareenganako sentsibilitatea aldatzen hasteko eta gureak bezalako auzo eta herri txikietan lorezaintzak eskaintzen dizkigun aukeren inguruan hausnartzeko balio izatea nahiko genuke. Tokiko garapenetik eta tokiko garapenaren irizpideekin eta boluntarioekin (geure baliabideekin, alegia) gure herri eta hiriguneen paisaiak aberasten eta edertzen saiatzen gara.

Lorezaintza parte hartzen duten pertsonen arteko auzo-loturak sortzeko, indartzeko edo estutzeko tresna bat bezala erabiltzen saiatzen ari gara.

Eskola bat bezala balio izatea nahi dugu, lorategi bakoitzaren sortze prozesuak ezagutzetan, emozioetan, loturetan, gaitasun sozialetan aberats gaitzan. Eta natura eta bere prozesuak ezagutzera hurbiltzen lagun gaitzan.

Landareei buruz ikasi ahal izanen dugun eskola bat: haien ugalketa eta laboreak, haien ezaugarriak, loraldiak, ahalmenak … Eta berdin zaigu baratzea edo lorategia izatea. Lurra da, landareak dira. Baliabideak eskainiko dituen eskola bat gure txikian Elikadura-burujabetzaren printzipioak ezagutzera eta aintzat hartzera lagunduko gaituena.

Gune bat alderik alde zabalik sormenari.

Auzokide talde bat gure herri txiki eta auzoen urbanismoaren inguruan hausnartzeko eta landareekin aritzeko prest, dena emanen dutenak gure hirigune eta herri-guneak, gure bizitzeko lekuak hobetzeko, edertzeko eta aberasteko.

oudolf-garden-gardenista

Publicado el Deja un comentario

LOREAK MENDIAN!

20070413163245 margarita

20070413163245 margarita

Bai, arrazoi duzue. Aitortzen dut ez dudalako etxerako lanik egin. Azterketak direla, ikasleen azken orduko lanak direla, ez dut pekaturik egiteko denborarik izan., eta pekaturik ezean… Hori bai, hitz ematen dizuet datorren astearterako pantailaratuko dudala nire gogoetatxoa. Bitartean, jolasean jarraitzeko beste irudi bat dakarkizuet. Loreak loreak sortuko dituelakoan, to besarkada bana.

Publicado el Deja un comentario

Heuchera

Heuchera

Heuchera

Heuchera  generoak 50 espezie ditu, Saxifragaceae ren familikoa da
Ipar Amerikako landare betiberdea. Heuchera izena  Johann Heinrich von Heucher   (1677–1746)  físiko alemandarraren omenez jarri zuten  
Heuchera espezieak toki desberdinetan hazten dira, beraz bakoitzaren beharrak ere  oso bestelakoak dira.
Heucherak gaur egungo jardineritzan pixkanaka pixkanaka sartzen ari dira. Hosto iraukorrak dituzte, ur gutxi behar dute, itzala maite dute askok, lur kalizoetan ongi doaz
Ontzietarako eta ospel guneak edertzeko aproposak
Azken urteetan hibrido asko ateratzen ari dira,  hosto eta lore koloretsu eta ikusgarriagoekin, begira bestela ondoko argazki hauek Sigue leyendo Heuchera

Publicado el Deja un comentario

Coreopsis

Coreopsis

Coreopsis

Coreopsis Asteracea familikoa da, Ipar Amerikakoa.
Coreopsis zenbait espeziek pinpilinpausa  mota  batzuk eta  zenbait Sirfido, azken hauek  landare zorri jale sutsuak, erakartzen dituzte
Hareazko lur pobretean ongi egiten dute aurrera
Ontzietan ekoizteko oso landare aproposa
Coreopsis espezie ezagunenak hauek dira:  Coreopsis grandiflora , Coreopsis rosea, Coreopsis verticilata, Coreopsis Híbridos
  Sigue leyendo Coreopsis

Publicado el Deja un comentario

Gure Salviak

Silver

Salvia Esaten dutenez, 1999.urtetik aurrera hasi ziren apain Salvia berriak  sortzen, geroztik asko dira mundo osoko loratokietan ikusi daitezkeenak
Sustrai mintegietan orain dela 6-7 urte hasi ginen ezagutzen. Iturrarango Apain landareen ferian erosi nuen lehenengoa, geroztik  gaur ekoizten ditugunak euki arte joan gara emeki emeki barietateak gehitzen
Hasiera hasieratik ikusi genuen oso landara  interesgarria zela, loraldi luzeak eta ederrak dituelako, bere itxura trinkoagatik, bere usainagatik, oso gogorra delako, lur txiro, karedun eta lehorretan ongi baino hobeto doalako, intsektuak erakartzen dituelako eta ia ia osasun arazoak ematen ez dituelako Sigue leyendo Gure Salviak

Publicado el Deja un comentario

Bestelako jardineritza

loreak

loreak

Sustrai mintegietan lorezaintzaz aritzen garenean Gilles Clement , Piet Oudolf, Stuart Smith eta antzekoen   lanak ditugu gure begi barruan  
Lorezainak bere aztarnak ezabatu nahi ditu, Natura eta bere zikloak dira bere eremua

Guk ere loratokiak   beste  begiekin ikusteko, amesteko,  proposatzen dizugu, kolore gehiagorekin, landare anitzagorekin, toke naturala emanez,  inguru  berdean integratzen, usain eta texturekin. Erakartzen duten faunaz ohartzen.

Lorezaintzan ezagutzen dugun globalizazioa

Azken urte hauetan Europako lorezaintzaren landareen kopurua mundo osoko landareekin *gizendu egin da

Honek jolasteko eta sortzeko askoz aukera gehiago ematen digu. Geure landareen zerrenda-katalogoa horren islada besterik ez

*Mexicoko iparraldeko eta USA ko hegoaldeko Salviak. Ipar Americako Coreopsis, Hemerocallis , Echinaceak eta Heucherak. New Zelandako Lomandrak, Carex eta Phormiumak. Asiako Miscanthusak. China eta Mexicoko Agastacheak