
Urte berriarekin iruñerrian ari diren lorezainek lastodunez eta bizikorrez zerbait gehiago ikasteko aukera eman nahian edo lan saio bat egitea okurritu zaigu
Iruñerriko udaletan loregintza serbitzuetan ari diren persona orori bizikorrez eta lastodunez oinarrizko ezagupenak ematea du xede ekimen honek. Zer dira? Zegaitik bizikorrak eta lastodunak gaurko jardineritzan? Gure lur eta klimetan egokiak dira? Ezagunenak aurkeztuko ditugu. Nola kimatu behar ditugun edota zer nolako mantenimenduak behar dituzten. Bukatzeko, landare hauekin egin daitezkeen loratokien zenbait argazki komentatuko ditugu
Hasiera batean bi ordu terdiko lan saioa proposatzen dizuegu, 8, 12 lagunekin, gure mintegietan, mahai gainean jarri behar ditugun landareak eskarmentu loratokian eta baita gure kultiboetan ditugulako
Zuen jakin mina piztuko duelakoan. Eskerrik asko zuen denbora eta arretagatik ¡!