Publicado el Deja un comentario

Mintegi jarduerak euskal herrian. Egoera negargarria

Tiempos modernos

Tiempos modernosZalantzazko garaiak dira gaurkoak. Badira zenbait urte krisia onartu zela, eta, hala ere, behin eta berriz haren atzaparretan erortzen gara. Ipar Amerikako bankuek bultzatu zituzten hipotekek izan zuten irristadan aurki dezakegu hasiera, eta honen ostean mundu mailako sistema finantzieroa sumindu eta laguntza eske agertu zen. Ahaztu al dugu zenbateko dirutza jaso zuten gobernu ezberdinen aldetik?

Momentu horretan herrialdeek sortu zuten zuloa ari gara gaur ordaintzen, bortizki baitatozkigu hezkuntzan nahiz osasungintzan etengabeko murrizketak, soldaten jaitsierak, prekarietatea eta abar. Hori bai, badira hainbat eraikuntza-lan erraldoiak (AHT) eta segurtasun nahiz militarrak diren gastuak, eta hauek, murrizketarik ez dituzte jasoko.

Depresio orokor honetan, zein egoeratan geratzen da Euskal Herrian hain eskasa den mintegi-jarduera?

• Orain dela hiru urte arte, hazkunde erritmoa izugarri azkarra izan da. Etengabekoa izan da etxebizitzen, errepideen eta abarren eraikuntza. Edozein ondasun gure lurraldearen mugetatik kanpo lortu zitekeelaren ideiak, landarea lortzeko bidea ulertzeko modua eraldatu zuen, eta ondorioz, bertako mintegi-jarduera bazterkeri egoera batean geratu zen, garaiko eskaera (handia berez) ornitzeko ezintasun sakon batean geratuz.

• Aukera horri ateak itxi zitzaizkion. Gaur egungo Euskal Herriko mintegi-jarduera egoera deitoragarri batean aurkitzen da. Gutxi eta txikiak gara; mintegirik ez da sortu, eta nekazal-eskolek, ez dute gazteria bultzatu ez lagundu sektore honetan murgil dadin.

• Gaur, bi aukera aurreikusten ditugu: dugun gutxi horren biziraupenaren alde egitea edo “Merkatuaren” hatzaparren menpe geratzea.

• Neure aburuz, bai arduradun politikoek, bai lorezaintza publikoaren arduradunek, honen inguruan hausnartzeko, balioesteko eta ganoraz lan egiteko ardura dute.

• Ohiz kanpoko garaiak dira, eta beraz, irtenbideek maila eman beharko lukete (landarea kontratatzeko nahiz eskaintza moduetan aldaketak burutzea). Tokian-tokiko mintegiei landarea hazitzeko denbora emanen liekeen plantazio-planifikazioak gauzatzea. Udalerri nahiz autonomi erkidegoen administazioen teknikoen inplikazio zuzenagoa, mintegietara bisitak eginez, mintegi-arduradunekin erlazioak eraikiz, ezagutzen elkartrukatzea eta beharren detekzioa burutuz eta abar.

• “Tokian-tokikoa kontsumitu” litzateke gaur egungo egoerari nolabaiteko zentzua emanen liokeen filosofia. Soberan ezagunak ditugu globalizazioak-deslokalizazioak (kanpotik datorrena bertakoa baino merkeagoa da) eragiten dituzten ondorio sarraskitzaileak. Aldaketa beharrezkoa da. Gure beharrak asetuko lituzkeen sistema bermatu beharko litzateke, gure baliabideak erabiliz, hemen behar duguna landuz. Honela izan ezean, ezinezkoa litzateke ekonomia abian jartzea, inongo sektoretan. Diru publikoarekin bultza daitekeen edozein jardueran bezala, lororezaintza publikoaren kasuan inbertituko den edozein diru-partida, hemen lanean dihardugun mintegi-langile, lorezain eta paisajisten onurarako izan beharko luke.

pez

Hausnarketa hauek guztiak zuekin partekatu nahi ditut, aurkeztutako ideien inguruan pentsa dezazuen. Apain-landareen ekoizpena oraindik ere gehiago murriztea, hutsean geratzea suposatuko luke. Etorkizuneko lorezaintza jardueran burutuko diren ekimenetan funtsezkoa da tokian tokiko ekoizleak kontuan hartzea. Denon artean aurki dezakegu hau aurrera ateratzeko bidea.

Fulgen Sútil Llona, Viveros Sustrai Mintegien arduraduna.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.